Kabi eta Arrautzak

Kabi eta Arrautzak


  • 3
Exposiciones Description

KABIAK eta ARRAUTZAK erakusketa, tamaina, forma, kolore eta marrazki desberdinekin.

Mendeetan zehar hegaztiek biziraun ahal izateko moldatze gaitasun handia erakutsi dute. Izan ere, euren kabiak ingurune urtarrean, zoruan bertan, zuhaitzetako adar edo zuloetan egin izan dituzte. Arrautzak, kokapen horietan guztietan egindako kabietan zein beste espezie batzuek utzitakoetan jartzen dituzte.

Kabiei esker, HEGAZTIEK euren arrautzak klima zein harrapakarietatik babesten dituzte.

Kabiak egiteko modua oso ezberdina da espezietik espeziera. Horrela, badira, zoruan zulo soilak, palozko pilaketak (plataforma), kopa edo esfera itxurako elaborazioak, zintzilikariak edota zuhaitz edo harea-pareten arrailetan kokatutako kabiak.

Gure diskurtso museografikoa aintzat hartuz TAMAINA, ITXURA, KOLORE eta MARRAZKI ezberdinetako kabi eta arrautzak daude ikusgai.

ERAKUSTETA HONETAN IKUSGAI DAUDEN ALEAK NATURAN AURKI DAITEKEEN ANIZTASUN HANDIAREN ADIERAZGARRI DIRA