Ezagutu gure ingurunea eta maita ezazu
Hontza Museoa natura da bete-betean. Mundu osoko 43.000 animalia espezie inguru ezagut ditzakezu bertan.
Ez dago bisitaldi gidaturik egiterik COVID-19a dela eta. Bisitaldi gidatuak berriro egiteko moduan gaudenean, jakinaraziko dizuegu. Barkatu eragozpenak.

Bisitak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleentzat
Hontza Museoan, zure bisita berezia eta bizipen paregabea izatea nahi dugu eta, horregatik, aldez aurretik hitzartutako bisita eskaintzen diegu ikastetxeei. Bisita eskatzeko, deitu edo idatzi iezaguzu, harremanetarako inprimakia edo info @ hontzamuseoa.eus helbidea erabiliz, eta adierazi zure eskolari ondoen datozkion egun-orduak.
Museoko langileek baieztatuko dute eskatutako hitzordua.
Zain gauzkazu!
Irakasleentzako ohar garrantzitsuak
Irakur itzazu gure aholkuak eta maiz egindako galderen erantzunak
- Bisita gidatuaren prezioa 2 eurokoa da ikasleko, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilentzat.
- 3 eurokoa ikasleko, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleentzat.
- Talde bereziei dagokiela (aisialdi-taldeak, kultura- eta kirol-elkarteak, guraso-elkarteak….), galdetu prezioaz.
- Sarrera doakoa da irakasle, begirale eta ikasleen laguntzaileentzat.