Museoaren funtsak

BILKETA, IDENTIFIKAZIOA, KONTSERBAZIOA ETA BILTEGIRATZEA
43.000 espezie baino gehiago katalogatu ditugu
Museoak milaka ale ditu bere funtsetan, munduko bazter guztietakoak, bai eta natura zientzien alor guztietakoak ere: Botanika, Fungi, Geologia, Paleontologia eta Zoologia, ornogabeak eta ornodunak.
Enrike Huerta Fundazioko presidentearen lana funtsezkoa izan da, 50 urtean baino denbora luzeagoan ikerketa-lanetan etengabe aritu baita: landa-lanak, identifikazioa, kontserbazioa eta biltegiratzea, batik bat, itsasoko bizidunena.
Nolanahi ere, funtsen emaileak dira gure funtsak nabarmen ugaritu dituztenak: lankideak, lagunak, pertsona eskuzabalak, erakundeak, elkarteak eta ikastetxeak; horiek guztiek ale bat, lau, berrogeita hamar edo ehunka ale ekarri dituzte HONTZAra dohaintzan.