Erakusketan, Askondoko (Mañaria) haitzuloan aurkitutako leize-hartzen aztarnak ikusgai.
Askondo, animalien eskeleto osoak gorde ziren, baina hezurrak nahasita ageri dira. Honako erakusketa hau atontzeko, tamaina txikiko hartz heldu edo ia helduen hezurrak hautatu dira, eta leize-hartz eme baten eskeletoa osatu dugu.
Leize-hartza (Ursus spelaeus s.l.) Kuaternarioko megafaunaren espezie paradigmatikoetako bat dugu. Erdi Pleistozenoaren amaieran eta Goi Pleistozenoan bizi izan zen eta orain dela 24 eta 26 mila urte artean desagertu zen betiko,, hotz handi-handiko aldi batean. Espezie horren iraungipenaren arrazoia oraindik ere eztabaidagai da, baina egun gehien onartzen diren hipotesiek bi kausa nagusi darakuskite: alde batetik, landaretzaren ekoizkortasunaren beherakada handia, klimaren hoztearen eraginez; eta bestetik, gizakiek egindako hartz-ehiza.
Erakusketa hau antolatu da Asier Gómez-Olivencia (UPV-EHUko ikertzailea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea) eta Hontza Museoaren arteko lankidetzari esker. Aipaturiko ikertzaileak eta Mónica Villalba de Alvaradok (Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikertzailea, hartzetan aditua) jardungo dute erakusketaren komisario.
-
Iraupena:
2019ko urriaren 14tik 2020ko irailera arte
-
Etiketak:
-
Erakustokia:
beheko solairua