ABERE BA


  • 2
Exposiciones Description

Kirikiño eta palindromoak

PALINDROMOAK erakusketa berria, hitz, esaldi eta zenbaki desberdinekin.

Palindromoa testu kapikua da. Ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen dena. Testu hauek sortzeko orduan erabilitako lehen baldintza, esanahiaren aurretik, hitzaren forma da. Ilogikoaren logikarekin dibertitzeko eta letretan abilezia garatzeko modu korapilatsua.

Erakusketa honetan animalia bakoitzaren atzean beste hitz bat ezkutatzen da eta hizkiak animalien itxuran oinarritzen dira.

Euskarazko palindromo en lehenengo lehiaketa 1923ko abenduaren 16an abiatu zen. Ebaristo Bustintza, “Kirikiño” idazle mañariarrak, palindromorik luzeenaren bila, ‘Euzkadi’ egunkariaren orrietatik bideratu zuen.

Ez da kasualitatea erakusketa hau Hontza Museoan jarri izana, izan ere Kirikiñoren etxea izan zen eraikina, beraz bere omenez jarri da.

  • Iraupena:

    2023ko azaroaren 20tik 2024ko otsailaren 28ra

  • Etiketak:

  • Erakustokia:

    Harreraren ondoan