Hontza Museoa Fundazioa
AMETSA EGIA BIHURTUTA
Hontza Museoa Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, herri-erakunde, beste antolakunde, munduko museo eta arloko lankideekiko harreman formalak lantzeko sortutakoa, Hontza Museoa egoitza berrira aldatu zenez geroztik.
2014ko azaroan, erronkez beteriko 30 urteko lan gogorraren ostean, museoak berriro ere zabaldu zituen ateak, Mañarian, eta horrela, jendearentzat zabalik dagoen natur zientzien lehen museoa da Bizkaian. Fundazioak kudeatzen eta zuzentzen du museoaren jarduera, ondoko lagunen bitartez: Enrike Huerta, sortzailea eta presidentea; Leire Huerta, museoko zuzendaria, Igor Notario, diruzaina eta erakusketa-burua; eta beste 2 kide.
JARRAITU SAREETAN
Funts-emaileak eta museoaren lagunak
Esker ona adierazi nahi diegu gure funts-emaile guztiei, zaharrei nahiz berriei, aleren bat edo ale ugari bertan uzteagatik, museoa gero eta garrantzitsuagoa baita haiei esker.
Fundazioko arduradunok ondare horren zaindari gara, hurrengo belaunaldietako kideei erakusteko helburuz, eta balio zientifikoaz gain, alderdi kultural eta pedagogikoak lantzen ditugu funts horiek guztiak baliatuz
Liburutegi eta Bideoteka espezializatuak
HONTZA MUSEOA FUNDAZIOA
Gure liburutegian, 3.000 ale baino gehiago daude, besteak beste, liburuak, aldizkariak eta artikulu zientifikoak. Liburutegiko funtsetan, arlo hauei guztiei buruzko informazioa aurki daiteke: Fungi eta Botanika, Geologia, fosilak, Paleontologia, intsektuak, araknidoak, poriferoak, knidarioak, moluskuak, krustazeoak, ekinodermatuak, arrainak, narrastiak, anfibioak, hegaztiak, ugaztunak, museografia…
Gure liburutegia eskuragarri dago kontsultak egin nahi dituzten guztientzat; baldintza bakarra da eguna eta ordua zehaztea museoko arduradunekin.
Bideotekan eta fonotekan, munduko hainbat ekosistema eta eremuren inguruko erreportajeak daude, naturaz eta ingurune jakinetan entzun daitezkeen soinuez blai.
JARRAITU SAREETAN