Munduko hareak: 2017/2018 ikasturtea

Munduko hareak: 2017/2018 ikasturtea


  • 1
Exposiciones Description

Aurreko Erakusketak

Museoko funtsetatik ateratako munduko toki desberdinetako hareak ikusgai egongo dira, hondartza, mendi, desertu eta poloetatik ekarritakoak.

Hiru atal desberdin ditu erakusketak, alde batetik Euskal Herriko ereduak, bestetik Iberiar penintsula eta uharteetakoak eta azkenik, zabalena, bost kontinenteetatik bildutakoak.

Erakusketa ez zen posible izango, eta bide batez eskertzeko baliatzen dugu ohar hau, museoko lagun eta kolaboratzaileei esker, asko eta asko baitira beraien mundu osotik egindako oporretan gugan pentsatu eta motxilan hare botilatxo bat sartu dutenak.

Erakusketa honen helburua da kostaldeko arroken edo sumendien milaka edo milioika urtetako higaduraren zein koral, oskoldunen oskol eta moluskuen aztarnen jalkiduraren zioz eratzen diren askotariko kolore eta tamainatako zatikiak erakustea.