Ikastetxeak

Ezagutu gure ingurunea eta maita ezazu

Hontza Museoa natura da bete-betean. Mundu osoko 43.000 animalia espezie inguru ezagut ditzakezu bertan.

Ez dago bisitaldi gidaturik egiterik COVID-19a dela eta. Bisitaldi gidatuak berriro egiteko moduan gaudenean, jakinaraziko dizuegu. Barkatu eragozpenak.


Bisitak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleentzat

Hontza Museoan, zure bisita berezia eta bizipen paregabea izatea nahi dugu eta, horregatik, aldez aurretik hitzartutako bisita eskaintzen diegu ikastetxeei. Bisita eskatzeko, deitu edo idatzi iezaguzu, harremanetarako inprimakia edo info @ hontzamuseoa.eus helbidea erabiliz, eta adierazi zure eskolari ondoen datozkion egun-orduak.

Museoko langileek baieztatuko dute eskatutako hitzordua.

Zain gauzkazu!

+
0
bisitari
0
eskola-bisita
0
urte zabalik jendearentzat
+
0
ale erregistratuta

Irakasleentzako ohar garrantzitsuak

Irakur itzazu gure aholkuak eta maiz egindako galderen erantzunak


Museoa bisitatu aurretik, ikasgelan landu daiteke ikasle bakoitzaren animaliarik gustukoena zein den. Museora iristean, bilatu animalia hori erakusketan eta idatzi kasuan kasuko animaliaren izen zientifikoa. Jolas moduan proposa daiteke, museotik barrena ibili eta nork bere animalia gogokoena topa dezan. Aurkitutakoan, zein animaliaren ondoan egon den eta ondokoa espezie berekoa ote den jaso dezakete ikasleek. Azkenik, bisita gogoratzeko, argazki bat atera dezakete museoko txokorik nahienean edo aukeratzen duten animaliaren ondoan.
Komeni da hitzordua aldez aurretik eskatzea. Horrela, museoa zuentzako egunik egokienean bisitatu ahal izango duzue, egun horretan beteta egoteko arriskurik gabe. Aurretiazko hitzorduek biziki laguntzen digute irakasleekin harremanetan jartzen bisita egin baino lehen eta, hortaz, irakasleek bisita gidatuan zer landu nahi duten adosten. Ikasleak gelan lantzen ari direna aintzat hartuta, bisita ikasturteko gaitegira eta ikasleen adinera egokituko da. Bisita gidatuaren iraupena 60 minutukoa da, baina baliteke apur bat luzatzea edo laburtzea (kasurako, ikastalde batzuk badatoz batera eta bisita-talde bat baino gehiago egiten bada), eskolara itzuli arte eman dezaketen denboraren arabera.
Komeni da bisitako taldea 25 ikasletik gorakoa ez izatea. Ikasle gehiago dakarten eskolen kasuan, horien adinari erreparatuta, bi talde egin edo guztiak batera sartu erabakiko da. Material didaktikoa gertutik erakusten diegu, ukitu ere egin dezaketela. Horregatik, talde bakoitzeko zenbat eta ikasle gehiago izan, orduan eta denbora gehiago behar izaten da guzti-guztiek hurbiletik ikusteko aukera izan eta esku artean izateko sentipena izan dezaten.
  • Bisita gidatuaren prezioa 2 eurokoa da ikasleko, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilentzat.
  • 3 eurokoa ikasleko, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleentzat.
  • Talde bereziei dagokiela (aisialdi-taldeak, kultura- eta kirol-elkarteak, guraso-elkarteak….), galdetu prezioaz.
  • Sarrera doakoa da irakasle, begirale eta ikasleen laguntzaileentzat.

43.000 espezietik gora dituzu zain Hontza Museoan

Jendearentzat zabalik dagoen Bizkaiko Natur Zientzien lehen museo ofiziala. Erdu gurera!