Zure bisita egun ahaztezina izan dadin…

Museoa bisitatu aurretik, ikasgelan landu daiteke ikasle bakoitzaren animaliarik gustukoena zein den. Museora iristean, bilatu animalia hori erakusketan eta idatzi kasuan kasuko animaliaren izen zientifikoa.

Jolas moduan proposa daiteke, museotik barrena ibili eta nork bere animalia gogokoena topa dezan. Aurkitutakoan, zein animaliaren ondoan egon den eta ondokoa espezie berekoa ote den jaso dezakete ikasleek. Azkenik, bisita gogoratzeko, argazki bat atera dezakete museoko txokorik nahienean edo aukeratzen duten animaliaren ondoan.