Komeni da bisitako taldea 25 ikasletik gorakoa ez izatea. Ikasle gehiago dakarten eskolen kasuan, horien adinari erreparatuta, bi talde egin edo guztiak batera sartu erabakiko da.
Material didaktikoa gertutik erakusten diegu, ukitu ere egin dezaketela. Horregatik, talde bakoitzeko zenbat eta ikasle gehiago izan, orduan eta denbora gehiago behar izaten da guzti-guztiek hurbiletik ikusteko aukera izan eta esku artean izateko sentipena izan dezaten.