Eskatu hitzordua aldez aurretik

Komeni da hitzordua aldez aurretik eskatzea. Horrela, museoa zuentzako egunik egokienean bisitatu ahal izango duzue, egun horretan beteta egoteko arriskurik gabe. Aurretiazko hitzorduek biziki laguntzen digute irakasleekin harremanetan jartzen bisita egin baino lehen eta, hortaz, irakasleek bisita gidatuan zer landu nahi duten adosten. Ikasleak gelan lantzen ari direna aintzat hartuta, bisita ikasturteko gaitegira eta ikasleen adinera egokituko da.

Bisita gidatuaren iraupena 60 minutukoa da, baina baliteke apur bat luzatzea edo laburtzea (kasurako, ikastalde batzuk badatoz batera eta bisita-talde bat baino gehiago egiten bada), eskolara itzuli arte eman dezaketen denboraren arabera.