Zer ikus dezakezu?

Oraingo erakusketak, programatuak eta museoaren funtsak

Erakusketa Iraunkorra

Ikasturte osokoa.
Gaur egun, 1.500 ale inguru dauzkagu erakusketan, Botanika, Fungi, Geologia eta Zoologiakoak. Guztira, 25 talde ikus daitezke, Naturaren aniztasunaren bikaintasun eta edertasunaren erakusgarri.

ARETOAK

Aldi Baterako Erakusketa

Museo bizia nahi dugu!
Aldi baterako erakusketen edukiak berritzen ditugu udako sasoian.
Gaur, ondoko erakusketa ikusi ahal duzu Hontza Museoan.

IKUSI ERAKUSKETAK

Funtsak

Gaur egun, Natur Zientzien alor guztietako 38.000 alek osatzen dituzte museoaren funtsak.
Atal honetan, museoan ikusgai dauden ale bitxi batzuk ikus ditzakezu.

BILDUMAK

Erakusketa Aretoak

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Egungo erakusketa: MUNDUKO HAREAK

2018-2019 kurtsoa

Museoko funtsetatik ateratako munduko toki desberdinetako hareak ikusgai egongo dira, hondartza, mendi, desertu eta poloetatik ekarritakoak.

Hiru atal desberdin ditu erakusketak, alde batetik Euskal Herriko ereduak, bestetik Iberiar penintsula eta uharteetakoak eta azkenik, zabalena, bost kontinenteetatik bildutakoak.

Erakusketa ez zen posible izango, eta bide batez eskertzeko baliatzen dugu ohar hau, museoko lagun eta kolaboratzaileei esker, asko eta asko baitira beraien mundu osotik egindako oporretan gugan pentsatu eta motxilan hare botilatxo bat sartu dutenak.

Erakusketa honen helburua millaka edota milloika urteren buruan kostaldeko arrokek, kareharrizko edo bolkaniko mendien higadurak edota koral, oskoldunen oskol eta molusko zatiek egin duten ondorengo jalkidurak sortutako kolore eta tamainu desberdinetako partikulak erakustea da.

Aurreko erakusketa: HONTZA MUSEOAREN 30. URTEURRENA

2017ko ekaina – 2017ko abendua

Aurten, 30. URTEURRENA BETETZEN DA HONTZA MUSEOAK lehenengo aldiz ateak ireki zituenetik, egoitza zaharrean, 1987. urtean.

Eta urtemuga hori ospatzeko, erakusketa monografikoa prestatu dugu, azken 30 urtetotan aratutako lanaren berri zuoi emateko.

Itxaroten dizugu!

Aurreko erakusketa: EKINODERMATUAK

2016ko iraila – 2017ko ekaina

EKINODERMATUAK (Echinodermata filuma) parekorik gabeko bizidunak dira animalien erreinuan. Gaur egun, gutxi gorabehera, 7.000 espezie bizi dira eta beste 13.000 iraungi dira dagoeneko. Bizidun horien jatorria Kanbriarrean dago, eta animalia-talde horren kideak bikain gordeta geratu dira erregistro fosilean.

Bazenekien ekinodermatu gehienak igeri egin eta herrestan ibil daitezkeela besoei esker?

Goza ezazu ekinodermatuei buruzko Bizkaiko bildumarik handienaz!

Aurreko erakusketa: MOLUSKUAK

2015eko iraila – 2016ko ekaina

MOLUSKUAK, Munduko barraskiloak eta maskorrak izeneko erakusketan, gure planetako bazter askotan batutako aleak ikus ditzakezu. Erakusketa ikusgai izango da 2015-2016 ikasturtean. Gero, uztailean eta abuztuan, apurka-apurka aldatuko ditugu aleak. Leku falta dela eta, ezin izan dugu bilduma horretako ale guztiak sartu, baina familia esanguratsuenetako aleez goza ditzakezu.

¡Hartu astia ale batzuen berezitasunak begiratzeko, bisitaldia atseginagoa izango da eta!

Aurreko erakusketa: KRUSTAZEOAK

2014ko azaroa – 2015eko abuztua

Krustazeoena gure aldi baterako lehen erakusketa izan da; izan ere, erakusketa hori jarrita zabaldu genuen museoa 2014ko azaroan. KRUSTAZEOEN erakusketa bi ataletan banatuta zegoen: batetik, munduko hainbat tokitan hartutako ale exotikoak erakusten ziren eta, bestetik, Europa barruko Mediterraneo eta Kantauri aldeko espezieak.

Erakusketa horretako edukirik garrantzitsuena Japoniako karramarro erraldoien bikotea da eta erakusketa iraunkorrean segituko du.

Museoaren funtsak

Milaka alek osatzen dituzte museoaren funtsak, munduko bazter guztietakoak eta Natur Zientzien alor guztietakoak: Botanika, Fungi, Geologia, Paleontologia eta Zoologia, Ornogabeak eta Ornodunak.

Museoaren sorreran, Fundazioko presidente Enrike Huertaren lanak berebiziko garrantzia izan du, 50 urte baino gehiago eskaini baitizkio ikerketari: landa-lanak, identifikazioa, zaintza eta bilketa, batik bat, itsas aleei dagokionez.

Nolanahi ere, esan beharra dago emaileen dohaintzei esker handitu direla gure bildumak: lankideek, lagunek, norbanako eskuzabalek, erakundeek, elkarteek eta ikastetxe askok ale bakarra, lau, berrogeita hamar edo ehunka ale ekarri dizkigute denok gozatu ahal izateko.

Bildumak