Hontza Museoko Liburutegia eta Bideoteka

3.000 titulu baino gehiago ditugu gure liburutegian gordeta, besteak beste, liburuak, aldizkariak eta artikuluak. Hala, ondokoei buruzko erreferentziak aurkitu ahalko dituzu bertan: Fungi eta Botanika, Geologia, Fosilak, Paleontologia, Intsektuak, Araknidoak, Poriferoak, Knidarioak, Moluskuak, Krustazeoak, Ekinodermatuak, Arrainak, Narrastiak, Urlehortarrak, Hegaztiak, Ugaztunak, Museografia…

Gure liburutegiak zabalik dauzka ateak kontsultak egin nahi dituzten guztientzat; eskakizun bakarra da eguna eta ordua aldez aurretik adostea museoko arduradunekin.

Bideotekan eta fonotekan, berriz, Naturari buruzko ehunka gai eta entzungai ditugu, Lurreko bazter guztietakoak.

AURRETIAZKO HITZORDUA ESKATU LIBURUTEGIA ERABILTZEKO