LINEAKO DATUTEGIA DOAN

Durangaldeko Natur Zientzien Museoko sortzaile eta Hontza Fundazioaren egungo presidente Enrike Huertak berrogeita hamar urtetik gorako lana eta ahalegina eskaini dizkio ikerkuntzari, landa-lanari, eta oldez edo moldez museora heldu diren aleak identifikatu, zaindu eta gordetzeari, gizarte osoak bertako funts ikusgarriez gozatzea izan dezan.

Bestalde, UPV/EHUko irakasle eta HONTZA museoaren laguntzaile Joseba Bikandiren lan handiari esker, datutegi zabala ipini dugu nahi duenaren esku. Datutegi horretan, identifikatutako 13.900 ale baino gehiago ageri dira eta horien inguruko informazio zientifikoa eskaintzen da.

Datutegiko funtsak ahalik eta ugarien izan daitezen ahalegindu gara; horretarako, Naturak aurki ditzakegun jakintza-arlo guztietako espezieak.

Museoaren eginkizun nagusietako bat hauxe dugu: “museoaren esku uzten diren funtsen zaintzaile eta erantzuleak izatea”, bai eta NATURAREN ANIZTASUNA EZAGUTZERA EMATEA, ezagutzaren bidez MAITATZEKO eta, hortaz, ZAINDU eta BABESTEKO.

Museoan gordetako funts guztiak ez dira datutegian jaso, ezpada, egundaino identifikatu direnak. Horiek guztiak lau ataletan eskaintzen dira: Zoologia, Botanika-Fungi, Geologia eta Paleontologia. Gainerako fitxak apurka-apurka txertatuko dira datutegian, aleak identifikatzen joan ahala.

Museoko Aleen Funtsa

Lineako datutegia da, irispide librekoa. UPV/EHUko irakasle eta HONTZA museoaren laguntzaile Joseba Bikandik sortu du datutegia eta Enrike Huertak batutako 13.900 ale baino gehiago jasotzen ditu.

Investigación
LINEAKO DATUTEGIA – HONTZA MUSEOAREN FUNTSAK