EGIA BILAKATUTAKO AMETSA!

Hontzaren irekiera aintzatespen garbia da Enrike Huertarentzat. Enrikek bizitza osoa eskaini dio munduko bost kontinenteetako aleak batu, ikertu eta kontserbatzeari, honako helburu nagusi honi lotuta: animalien munduaren zaintza zabalkundearen bidez.

Museoaren historia 1960. urtean hasi zen; orduan hasi zen Enrike maskorrak eta barraskiloak batzen Durangon, jaioterrian, 12 urte zituela. Gaur egun, berriz, identifikatutako 37.000 ale gordetzen dira museoan, eta bilduma egunetik egunera handitzen doa…

  • Charonia lampas (Linnaeus 1758). Museoko lehen alea (1962).

Hontza Museoaren historia

ekaina 2016

Durangaldeko Telebistaren elkarrizketa Enrike Huertari, Hontza Museoa Fundazioko presidenteari.

Igandea, 5, ekaina, 2016|

Joan den apirilean, dotb, Durangaldeko Telebistako Alain Salterain kazetariak elkarrizketa egin zion Enrike Huertari. Elkarrizketa horretan, museoaren bilakaera jorratzen da, museoa egiteko idea sortu zenetik, orain dela 50 urte baino gehiago, gaur egunera arte.

Gabonetako eta Aste Santuko tailerrak

Igandea, 5, ekaina, 2016|

Ikasturte honetan, Gabonetako eta Aste Santuko oporraldian, bi tailer antolatu genituen Mañariako umeentzat. Tailer horietan, neska-mutiko ugarik parte hartu zuten.

martxoa 2015

Hontza natur zientzien museoak mila bisitari izan ditu lehen hiru hilabeteetan

Asteazkena, 4, martxoa, 2015|

Enrike Huerta malakologo durangarrak bere alaba eta suhiaren laguntzarekin eta erakunde publikoen babesik gabe, azaroan zabaldu zituen ateak Mañarian. “Pozik gaude bisitari kopurua nahiko ona baita egin duen eguraldi kaskarra kontutan hartuta. Hala ere, igotzea […]

urtarrila 2015

Hontza Museoak 600 bisitari hartu ditu hilabete eta erdian

Larunbata, 10, urtarrila, 2015|

MAÑARIAKO NATUR ZIENTZIEN MUSEOA
Hontza Museoak 600 bisitari hartu ditu hilabete eta erdian
Eskolako irteeren zain dagoela, Mañariako museoak oso harrera ona izan du zabaldu zenetik.
DEIA: 2015eko urtarrilaren 10a, larunbata

DEIA: Sábado, 10 de Enero de 2015

azaroa 2014

Museoaren irekiera-ekitaldia Mañarian

Igandea, 23, azaroa, 2014|

Elkarrizketa Enrike Huertari Durangon.com, Durangaldeko Egunkarian.

otsaila 2014

azaroa 2013

urria 2012

uztaila 2011

azaroa 2010