Hontza Museoa Fundazioa

Hontza Museoa Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, herri-erakunde, beste antolakunde, munduko museo eta arloko lankideekiko harreman formalak lantzeko sortutakoa, Hontza Museoa egoitza berrira aldatu zenez geroztik.

2014ko azaroan, erronkez beteriko 30 urteko lan gogorraren ostean, museoak berriro ere zabaldu zituen ateak, Mañarian, eta horrela, jendearentzat zabalik dagoen natur zientzien lehen museoa da Bizkaian. Fundazioak kudeatzen eta zuzentzen du museoaren jarduera, ondoko lagunen bitartez: Enrike Huerta, sortzailea eta presidentea; Leire Huerta, museoko zuzendaria, Igor Notario, diruzaina eta erakusketa-burua; eta beste 2 kide.

MUSEOAREN HISTORIA

Zuzendaritza-taldea

Enrike Huerta
Enrike HuertaSortzailea eta Presidentea
Museoaren sortzailea eta presidentea. Irakaslea, ikertzailea eta funtsen zaintzailea.
Leire Huerta
Leire HuertaMuseoko zuzendaria, irakaslea
Geografiako lizentziaduna. Fundazioko idazkaria eta museoko zuzendaria.
Igor Notario
Igor NotarioDiruzaina
Diruzaina eta Fundazioaren komunikazio-arduraduna. Museoko erakusketen teknikaria.